2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Zein eragina du Down sindromeak garapenean?

  Down Sindromea duten umeen garapenaz hitz egiten dugunean kontuan izan behar dugu haien artean mota asko daudela. Horregatik, nahiz eta orokorrean ezagutu ume hauek dituzten ezaugarri batzuk kontuz ibili behar gara generalizazioarekin, epaiketekin, eta abar. Beraz, bere garapenean eragina duten alderdi ezberdinak aztertzen joango gara, baina betiere kontuan izanik ezberdintasunak egon daitezkeela umeen arabera.
  - Pertsonalitateari dagokionez, tenperamentu barietate handiarekin topa gaitezke. Orokorrean, Down Sindromea duten pertsonak honako ezaugarri hauek izan ditzakete pertsonalitatearen arabera.
  • Normalean sozialak eta afektiboak izaten dira eta aldentzeko gaitasun gutxiago adierazten dute. 
  • Etxeko lanetan laguntzea gustatzen zaie, erakusten zaionean eta parte hartzen uzten zaienean.
  • Eskolako lanekin ondo pasatzen dute arduratasuna eta iraunkortasuna garatzen doaz.
  • Batzuetan, kondukta etengabea eta erresistentea adierazten dute aldaketen aurrean, baina iniziatiba eskasa ere.
  - Motrizitateari dagokionez, atzerapenarekin garatzen da bere garapen psikomotorra.
  • Tonu muskular baxua adierazten dute.
  • Moteltasuna eta baldartasuna motorean bai mardula (beso eta hanketan) baita fina (eskuetan) ere.
  - Atentzioaren kasuan, zailtasunak adierazten dituzte arreta mantentzeko, batez ere momentu luzeetan bada. Erraztasunez desbideratzen dira edozein estimuluren agerpenarekin. Baina, hau landuz eta denbora emanez gaitasun hori lor dezakete egokitasunez lantzen bada.  Bestalde, pertzepzio arazoak izaten dituzte, nahiz eta orokorrean pertzepzio eta ikusmen hobea izaten dituzte entzumena baino.

  - Inteligentzia eta memoriari dagokionez, defizientzia intelektuala adierazten dute Down Sindromea duten umeak.
  • Ikasten dutena orokortzea zaila da beraientzat.
  • Ikasteko denbora gehiago behar dute baita estimuluei erantzuteko ere.
  • Beraientzat zaila da ulertzea eta hainbat jarraibide batera egitea.
  • Moteltasuna adierazten dute informazioa prozesatzeko eta kodifikateko, baita informazio hori interpretatzeko ere.
  • Zaila egiten zaizkie kontzeptualizazio prozesuak, generalizazio prozesuak, ikaskuntza transferentziak eta abstrakzioa.
  • Memoriari erreferentzia eginez, zailtasunak dituzte epe luzean eta epe laburrean. Gainera, bere ikusmen memoria entzumenarena baino hobea da.
- Lenguaiari erreferentzia eginez, ondorio handiena hemen ikus daiteke, erantzun berbalak emateko zailtasunak dituzte eta. Erantzun motorrak ematen dituzte, adibidez: keinuak. Bestalde, ulermen- gaitasuna adierazpen- gaitasuna baino hobea da.

- Jarrerari dagokionez, orokorrean ikus ditzakegu jarrera barietate berdinak izaten dituztela. Jarrera aldatzeko programak emaitza onak lortzen dituzte.

- Sozioalizazioa. Egonkortasun sozial egokia eskuratzen dute. Nagusienganako dependientzia adierazten dute, horregatik beren autonomia eta independentzia bultzatu behar da.

Gaur egun, ezinezkotzat eman diren gaitasun horiek lortu dira. Adibidez, irakurtzea edo idaztea. Beraz, hezkuntzan parte hartze egoki batek hobekuntzak lortzera eramaten gaitu.


Informazioa honako orrialde honetatik berreskuratu da: zein eragina du down sindromeak garapenean?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina