Down sindromea duten umeen hezkuntzan parte hartzeak esan nahi du ume horietara jarrera funtzionalak gehituko direla horien bidez egoera ezberdinetan egoteko aukerak emango direlako.
Bach-en arabera, beharrezkoak diren funtzioak eta beraz, ikasi behar direnak hauek dira:
- Gizarteratzeko hezkuntza
- Gaitasunaren hezkuntza
- Independentziaren hezkuntza
- Pertzepzio trebetasunaren hezkuntza
- Gorputza menperatzearen hezkuntza
- Errepresentazio mentalaren gaitasunaren hezkuntza
- Mintzaiaren hezkuntza
- Jarduera mentala sinplearen joera
- Jarrera afektiboaren hezkuntza
Gogoratu beharrekoa da hezkuntza gizakiari zuzenduta egon behar dela bere osotasunean, bere pertsonalitatearen alderdi guztietara, eta ez alderdi bakarrari.
Horretaz gain ere, jakin behar dugu nola ematen den ikaskuntza Down Sindromea duen umean. Ikaskuntza honetan oso garrantzitsua den alderdi bat dago: umeak ikasi beharrekoa frogagarria eta behagarria izan behar da. Modu honetan ikaskuntzaren kontrola egingo dugu eta lorpenen edo porroten ikuspegi zabalagoa izango dugu. Erabakitzen diren helburuak eta ikaskuntzaren edukiak ume bakoitzaren araberakoak izan behar dira neurri handi batean.
Indibidualtasunean gaitasunen dibertsitatea kontuan izan behar da, eta horrek banakako ikaskuntzara bultzatzen gaitu eta portaeraren azterketa bat egitea suposatzen du baita ikaskuntzaren prozesua egoera ezberdinetan aztertzea ere.
Beraz, aurreko guztia kontuan izanik, egokiena da eskoletan sistema irekia duten programekin lan egitea. Programa hauek ezberdintasun indibidualak azpimarratzen ditu, baita gizakiaren funtzionamenduaren alderdiak.
Informazioa hemendik berreskuratuta: http://www.aulafacil.com/cursosenviados/sindromedown/curso/Lecc-10.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina