Gaur egun Down Sindromea duten haurrek eta euren familiak arreta goiztiarretan egoteko, parte hartzeko eta onura ateratzeko aukera dute.
Programa horiek profesionalen talde batzuek gidatzen dute eta profesional hauek familiak laguntza dituzte osasunari buruzko informazio ematen, baita zaintzari, jokoei, garapenari eta eboluzioari buruz.
Programa hauek lehenengo umearen bizitzako lehenengo hiru urteetan oso sistematizatuak dira eta honen estruktura area eta nibela ezberdinetan banatzea da. Down Sindrome duen umeak bere garapenaren etapak modu egokienean eta atzerapenik gutxienarekin lortzea da programa honen helburu nagusiena.
Gainera, kontuan izan behar da umeen patologia biologikoa, bere giro familiarra eta sozio-kulturalak. Batzuetan, garapenerako helburuak orokortzeak edo ume guztiei helburu berberak planteatzeak arazoak ekar ditzake eta. Adibidez Down Sindromea duten umeei pintza digitalaren erabilera ikasteko programatzen zaie, hau da, behatz lodiaren eta zuzenarekin pintza digitala egitea erakustea da helburu bat, baina ondoren, nagusiagoak direnean, batzuk ez dute hori erabiliko bere eskuen ezaugarriak pintza naturala egitera eramaten dielako behatz lodia eta luzearen artean.
Kontuan izan behar dugu, gaur egun, Down Sindromea duen ume txiki batek arreta goiztiarraren programaren parte hartzaile izan behar dela, ondoren hiru urterekin Haur Hezkuntzako ikaslea izango delako minusbalitasunik ez duten beste ume askorekin. Sei edo zazpi urte betetzen dituenean ohiko eskola baten ikasle bat gehiago izango da. Perspektiba hauek hobetzera behartzen gaitu baita programak bere osotasunean betetzea ere, horrela zailtasun handiagoak dituzten umeak Lehen Hezkuntzan has daitezke egoera ezinhobeagoetan.
Gaur egun datu asko ditugu esateko Down sindromea duten ume gehienak oso ondo egokitzen direla Haur Hezkuntzako eskoletan, aurreko urteetan arreta goiztiarraren pograman parte hartu badute. Aldi berean, umea giro famiiar egoki batean egoteak ere ondo egiten du, hots, giro afektibo, aberasgarri, bizigarri... batean egotea oso garrantzitsua da eta. Aurretik esan dugun moduan, kontuan izan behar da familia bakoitza ezberdina dela eta dibertsitatea errespetatu behar dela.
Bideo Youtubetik berreskuratua da:
Atención Temprana Síndrome de Down Burgos HD1080p
Informazioa beste orrialde honetan berreskuraturik:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina