2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

Down Sindromea duten pertsonekin bizitzen. Eskola.

  Antzinetik, gaur egunera arte gizarteak Down Sindromea zuten pertsonak gutxiago balira bezala tratatzen zituzten. Pixkanaka- pixkanaka gizartearen ulermena hazten joan zen eta gaur egun arazoari aurre egiteko onartua dagoen tratamendua aurre eramaten da. Gainera, gaur egun, Down Sindromea duten pertsonak onarturik eta integraturik daude gure gizartean.

  Down Sindromea duten umeak ikaskuntza potentzial guztia garatzeko aukera izango dute eta garapen pausu berberak jarrituko dituzte, baina gainontzeko umeak baino motelago egingo dute. Familiarenganako dependentzia izango dute eta horren maitasunaren beharra ere lagungarria izango da. Profesionalen laguntza ere beharrezkoa izango da ume hauengan pertsona bezala sinisten laguntzen dutelako eta ondoren Down Sindromea duten pertsonak bezala. Jakin badakigu mugak egongo direla eta gainera ezin ditu inork aurreikusi, baina euren etorkizuna ondo izan dadin lagundu dizakegu, hori lortzeko beraiek diren moduan onartzen dituen familia batean hazi eta hezi behar dira.

  Bestalde, inork ezin du jakin Down Sindromea duen ume batek zein maila kognitiboa lor dezakeen. Baina jakin badakigu guraso askoren entrega, pazientzia eta biziak maila kognitiboan aurre egiten lagundu duela.



Eskola
  Duela urte batzuk arte, normaleena zen ume hauek eskola berezietara joatea; baina gaur egun oso normala da gainontzeko umeekin ikustea bai jolasten, ikasten baita kirola egiten ere.

  Integrazioa eragin handia izan duen tendentzia mundiala izan da azken urteotan. Hezkuntza Ministerioak esan zuen bezala 1999an 5.396 ume zeuden minusbaliotasun batekin eta horiek 744 eskola ezberdinetan matrikulatzen ziren, curriculum normalekin. 2001ean, ordea, zenbaki horiek biderkatu ziren, hots, 10.705 ume zeuden eta 1.115 eskola ziren hezkuntza bereziko ikasle hauek hartzen zituztenak.

  Beraz, integrazioa onuragarria da bai minusbaliotasun bat duen ume batentzat baita beraiekin egoten diren pertsona horientzat ere.


 Down Sindromea duen neska bat gimnasia erakusketa egiten bere ikaskideekin:


Informazioa hemendik berreskuratuta: Down Sindromea duten pertsonekin bizitzen






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina