Orokorrean ume guztiak ikaskuntzarako estimuluen beharra dute, baita bere gaitasun motrizak, kognitiboak eta emozionalak garatzeko ere.
Down sindromea duten umeak ere estimulu horien beharra dute, baina bere ezaugarri bereziak direla eta entrenamendu berezia behar dute.
Down sindromea dutenen muskuluen makaltasuna ezberdintasunak ezartzen ditu oinez egiteko gaitasunaren garapenean, edo umeen motrizitate finean. Bestalde, ume hauen ikus-gaitasuna, orokorrean, entzun-gaitasunarenak baina hobeak dira, eta ulermen- gaitasuna adierazpen- gaitasuna baino hobea da; horregatik bere mintzaira eskasa da eta atzerapenarekin jorratzen ohi da, nahiz eta bere ahozko urritasuna beste gaitasun batzuetan orokortzen den, hitzezkoa ez den mintzairarekin. Adibidez, ikusmenaren bidez, irrifarre sozialaren bidez edo keinuen erabileraren bidez.
Beraz, aurreko guztiarengatik ikus dezakegu Down sindromedunak diren haurrak beste edozein haurra egin ditzakeen gauzak egin ahal dituztela, hala nola: ibili, jantzi eta komunera joaten ikasi. Baina, beste umeak baino beranduago ikasten dute. Horregatik, gomendagarria da ume hauek programa berezietan ezartzea haur eskolaren garaitik; horrela bere trebetasunak garatzen lagunduko diete, parte-hartze goiztiarrari abantaila ateratzen eta hezkuntza berezia.
Arreta goiztiarren programa bereziak (bizitzako lehenengo 6 urteetan) bereziki Down Sindromea duten umeentzako daude eginak eta horien bidez ume hauen egonkortzeko mekanismoak eta ikaskuntza euren osotasunean estimulatzen saiatzen dira. Horrela, adibidez, ume hauei irakurtzen irakasten saiatuko dira, baina horretarako ez dituzte metodo konbentzionalak erabiltzen, baizik eta metodo grafikoak (tarjeten bidez, edo fitxak, irudi eta hitza elkartzen dutenak) erabiltzen dituzte bere ikus-gaitasuna kontuan dutelako eta gainera emaitza ezin hobeak lortzen ari dira.
Gainera programa hauek trebetasun hauen garapena ahalik eta azkarren lortzen laguntzen du, horrela Down Sindromea duten pertsonak etorkizunean lan giro batean integratzen dituzte hezkuntza proiektuaren bidez.
Gaur egun, modu ia independentean bizi direnen Sindrome Down pertsonen kopurua gero eta altuagoa da, baita komunitate etxeetan bizi direnak, euren buruaren arduradunak direnak, etxeko lanen parte hartzaileak direnak, lagunak egiten dituztenak, dibertimenduzko jardueretan parte hartzen dutenak, eta bere komunitatean lanean aritzen direnak ere asko dira.